Uliako mintegian ez dute eraikiko. Irutxulo.
Udaleko Etxebizitza Planak ez du inolako eraikuntzarik aurreikusten Uliako mintegietan. Beraz, udalak ez ditu bertan eraikiko arreikusten zituen gazteentzako etxebizitzak, hiriko beste lursail batzuk erabiliko ditu horretarako. Erabakia ofizial egin da Etxebizitza Plana aurkeztearekin batera. Uliako Lore Baratzeko kideak “oso berri ona dela diote” eta gaineratu dute oso pozik daudela.