Maketo musikari eta lapur lorategi guztietan. Le métèque, Georges Moustaki.

larrosaMaketo (itzultzailea Koldo Izagirre Armiarma.com)

Maketo (Le métèque, Georges Moustaki, Musika, bideoa)

Georges Moustaki
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013

Mutur beltzeko maketo
judu arrotz, artzain greko
ilea lau haizetara…
Eta bi begiak heze
ameslarien antzeko
ametsik ez badut ere…
Eskuok zakar eskeko
musikari eta lapur
lorategi guztietan…
Ahoa ezpain urragarri
maitale izan edo zakur
goseak bainau ekarri…

Mutur beltzeko maketo
judu arrotz, artzain greko
arlote noraezeko…
Larrua dut marraskatu
bost udaren eguzkian
bost gonadunen eztian…
Bihotzaren minenean
nuke min emana damu
neuk minik hartu ez banu…
Bekatuok kitatzeko
purifikatuko naute
infernupeko labean…

Mutur beltzeko maketo
judu arrotz, artzain greko
ilea lau haizetara…
Helduko naiz ene maite
ene gogo, ene iturri,
gazte uraren edale…
Eta printze izanen naiz
ameslari edo nerabe
zerorrek dezazun hauta…
Gaua dugu bihurtuko
betirainoko maitatze
biok gara bat urtuko…

Gaua dugu bihurtuko
betirainoko maitatze
biok gara bat urtuko…

              Le métèque, 1969

Maketo
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013

Kategoria: Musika Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude